%65eko edo gehiagoko ahalmen urritasuna, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonek E tarifa berezirako txartel pertsonalizatua edukitzeko eskubidea dute. Hain zuzen, 2020rako tarifa hori 0,33 eurokoa da.
Txartel hori duten pertsonek 30EGUNEKO ABONU orokorra edukitzeko eskubidea badute ere (30 euro), ez zaie errentagarria izango ez badituzte 91 bidaia baino gehiago egiten.
Era berean, E tarifaren titular diren bidaiariekin doazen laguntzaileentzat tarifa bat ere badago. E profileko tarifaren kostu berbera izango du bidaiak (0,33 euro), baldin eta bidaia pertsona onuradunaren txartel berberarekin ordaintzen bada.
Ezintasun iraunkor osoa tarifa honetatik kanpo dago.