SAREAN BIDERATZEA
Oraindik ez baduzu txartelik, “orain bideratu” botoian klik eginda eska dezakezu. Bertan dagoen formularioa bete eta eskatutako dokumentuak gehitu behar dituzu.
Formularioan aukeratu duzunaren arabera, zazpi egunetara, etxean jasoko duzu edo txartel pertsonalizatuak sortzeko gunera joango zara hartzera (aukeratu duzun gunera).
AURREZ AURRE BIDERATZEA
Nahiago baduzu aurrez aurre bideratu txartel pertsonalizatua lortzeko izapideak, Iruñerriko txartelak kargatzeko guneetako edozeinetara joan zaitezke, edo txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako batera (Herritarren Arretarako Bulegoan izan ezik, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean).
TXARTELAK KARGATZEKO GUNEETAN
Txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetara hauek eraman beharko dituzu:
- Formularioa (gunean bertan emango dizute)
- Argazki bat (NANeko argazkiaren tamainakoa)
- NANaren kopia
Nahi izanez gero, dokumentu horiek postaz bidali ahal izango dituzu, txartelak kargatzeko gunean bertan emango dizuten gutun-azala erabilita. Txartela etxean bertan edo txartel pertsonalizatuak sortzeko 10 guneetako edozeinetan jaso aukeratu dezakezu.
TXARTEL PERTSONALIZATUAK SORTZEKO GUNEETAN
Bestalde, txartela lortzeko izapideak berehala bideratuko dituzu, txartel pertsonalizatuak sortzeko 10 guneetakoedozeinetara joaten bazara. Izan ere, hala egitea erabakitzen baduzu, argazkia han bertan egingo dizute, eta bai NANaren kopia ere. Beraz, txartela une horretan bertan emango dizute.
Txartela galtzen edo hondatzen bazaizu, txartelak sortzeko guneetako batera joan beharko duzu. Dokumentu berberak eraman beharko dituzu, eta, hori bada kasua, baita txartel hondatua ere.