Oraindik ez baduzu txartelik, “Orain bideratu” botoian klik eginda, formularioa beteta eta eskatutako dokumentuak gehituta eska dezakezu.
Formularioan aukeratu duzunaren arabera, zazpi egunetara, etxean jasoko duzu edo, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneen artean, hautatu duzunera joan ahal izango zara jasotzera.
Txartela jasotzen duzunean, gutxienez, 5 eurorekin kargatu beharko duzu lehenbiziko aldiz.
Txartela galtzen edo hondatzen bazaizu, txartelak sortzeko guneetako batera joan beharko duzu, dokumentu berberak hartuta eta, hala bada, txartel hondatua.